Eskubaloi topaketa inklusiboa, larunbatean

Ereintza Eskubaloiak antolatu du Mindara elkartearen, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren, Errenteriako Udalaren eta Imagine English School akademiaren babesarekin.

Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa. Galtzarabordako kiroldegian egingo dute eskubaloi topaketa inklusiboa.

Ereintza Eskubaloiak antolatuta, eskubaloi topaketa inklusiboa egingo dute larunbat arratsaldean Galtzarabordako kiroldegian. Arratsaldez egingo dute saioa, zehazki, 16:00etatik 18:30era. Topaketak gainera, Mindara, Aniztasun Funtzionala duten Pertsonen Arretarako Gipuzkoako elkartea, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren,  Errenteriako Udalaren eta Imagine English School akademiaren babesa du.

Eskubaloi hastapeneko jarduerak landuko dituzte topaketa horretan, bertaratzen diren guztien parte hartzea eta helburu behinena duen, inklusioa, sustatuko dute ekintzaren bidez. Sentsibilizazioa ere landuko dute parte hartzaileen artean, hortretarako Ereintza Eskubaloia taldeko jokalariak, Mindarako kideak, eta Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioko begiraleak ariko dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.