Nazioarteko txotxongiloak Pasaian

Pasaiako 700 haurrek gozatu ahal izango dute Pasaiako 29. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiko emanaldietan. Astelehenean hasiko dira saioak.

Italiako Zaches Teatro konpainiaren 'Centenerela' lanaren une bat.

Pasaiak eta txotxongiloek harreman historikoa dutela esan daiteke. Horren seinale, aurten ere, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia egingo dutela herrian, Titirijai, 29.enez. Jaialdiaren izenean Nazioarteko jarrita izatea ez da sona edo estetika kontua: aurten, Portugal, Frantzia, Italia edo Espainiako konpainiak etorriko dira herrira. Hilaren 27an (astelehenean) hasiko dira emankizunak, eta abenduaren era arte luzatuko dira. Herriko haurrentzat bideratuko dituzte saioak.

Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak bideratutakoa da txotxongilo jaialdia, eta Tolosako Ekibide Etxearekin elkarlanean egikarituko da. Hala, programatu diren lau emankizunetara 700 haur joango direla zehaztu dute udal sailetik, herriko ikastetxetako LHko 2. mailatik 6.era artekoak. Emanaldi den-denak Donibaneko Juanba Berasategi aretoan izango dira.

Honakoak dira emanaldiak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.