
2019 eta 2020an jaio diren haurren gurasoek, Uztargi eta Goialde haur eskoletan matrikula ditzakete gaurtik hasi eta ekainaren 8ra arte. Izena emateko bi modu daude, telematikoa haur eskolen web orrian sartuta, edo presentziala. Azken hori ekainaren 1etik 8ra bitartean izango da 09:00etatik 14:00etara.

Oiartzungo haur eskolak aurkezpen bilera eta ate irekien jardunaldia egingo ditu datorren asteazkenean

Interesdunek, 943 520 762 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bertan, matrikula aurrez aurre egiteko egun bat eta ordu bat adostuko dute haur eskolako arduradunekin.

Bihar amaituko da izena emateko epea Uztargi eta Goialde haurreskola publikoetan.

Uztargik gaur egingo du ate irekien jardunaldia 16:30etik 18:00etara, eta bihar, Goialdek 16:30etik 17:30era.