Aurretiko hitzordua ezinbestekoa, Goialden aurrez aurre izena emateko

Interesdunek, 943 520 762 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bertan, matrikula aurrez aurre egiteko egun bat eta ordu bat adostuko dute haur eskolako arduradunekin.

Goialde Haur ESkolan aurrez aurre izena emateko aurretiko hitzordua eskatu behar da. ARgazkia: Goialde Haurreskola

Joan den astean jakinarazi zuen udalak Haur Eskoletan izena emateko epea zabalik zegoela ekainaren 8ra arte. Prentsa ohar horretan bertan jakinarazi zuen bi modutara egitea zegoela izena ematea: online eta aurrez aurre. Azken modalitate horretarako epea, ekainaren 1etik 8ra dago zabalik.

Goialde Haur Eskolaren kasuan, aurrez aurreko matrikula egin ahal izateko, aurretiko hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da; interesdunek, beraz, 943 520 762 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bertan, matrikula aurrez aurre egiteko egun bat eta ordu bat adostuko dute haur eskolako arduradunekin.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.