Hitzordua Herriko Plazan egin dute astelehenean, 11:00etan. Jubilatu eta pentsiodunak deitu dituzte parte hartzera, baina baita gainontzeko herritarrak ere.
Peru biktima gisa onartu eta indemnizazioa ematea eskatu zuen Estrasburgon demanda aurkeztuta Blanki Pascual Peruren alargunak, baina Estrasburgok, ontzat eman du Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaera horri jarritako betoa.
Ventana a la diversidad arte komunitateak, Haziak egitasmoak eta Abaraxka ludotekak sormena lantzeko proposamena luzatu diete adin guztietako herritarrei.
Pasaiako Udalaren sostengua eskatzeko, 19:00etatik 19:30etara Pasaiako taberna guztiek ateak itxiko dituzte. 19:00tan elkarretaratzea egingo da Antxoko Gure Zumardian.
Hamar egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Miguel Angel Barcenilla Lopez historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Barcenillak industrializazio garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, zortzigarrena.
COVID-19aren osasun larrialdiak eragina izan du eta baldintzatu egin du Errenterian 11 kolore iniziatiba ere; hala ere, berrasmatu eta arrakastaz egin du bosgarren ekinaldia.
Oiartzungo dantza taldekoek bideoa grabatu dute herriko hainbat txokotan, Zetak taldearen musikaren erritmora.
Eskola Kirolean izena ematera animatu dituzte haurrak kirolari ezagunek. Bideo batean, euren esperientziaren berri eman dute.
Donibane, Antxo eta Trintxerpeko HAZ bulegoek 7:30etatik 13:00etara irekiak izango dira, aldez aurretik hitzordua eskatu duten herritarrentzat.
Koronabirusaren biktimen omenezko minutuko isilunea egin du Udalbatzak. Besteak beste, kirol elakrteei diru laguntza aurreratu diete.
Osasun Sailak zabaldutako azken datuen arabera, hemezortzi egun bete ditu Oarsoaldeak positibo berririk gabe.
Interesdunek, 943 520 762 telefono zenbakira deitu behar dute, eta bertan, matrikula aurrez aurre egiteko egun bat eta ordu bat adostuko dute haur eskolako arduradunekin.