
'Gernikaren herritik Genozidiorik ez! gerrarik ez!' lelopean elkarretaratzera deitu du Gernika Palestinak bihar, osteguna, 19:00etan Herriko Plazan.

Gernika-Palestina Herri Ekimenak deituta elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herri osoan bihar. Errenteria-Oreretan ere deitu dute 19:00etan Herriko Plazan.

3.900 pertsona inguru gerturatu dira Antxora dantzaz gozatzera. Aurtengoa bukatuta datorren urtekora begira jarri dira, eta 2026ko data iragarri dute: ekainaren 11tik 14ra izango da.