
Helburua, 2-16 urte arteko haur eta gazteen gurasoen dinamizazio eta heziketa egitea, eta izan ditzaketen behar eta kezkei erantzutea da. Guraso Eskola herriko ikastetxeetako guraso guztiei zuzenduta dago, eta aurten, lau saio eskainiko ditu.

3-5 urteko haurren heziketa prozesuan gurasoak zein paper jokatu behar dutenari buruz hitz egingo dute gaur Abaraxka ludotekan 14:45etik aurrera. Saioa irekia da.