
Datorren ikasturterako matrikulazio kanpaina otsailaren 2tik 13ra arte izango da zabalik.

Elkarretaratzeak egin dituzte eskola publikoetan irakasleen grebari babesa adierazi eta hezkuntza publiko duina eskatzeko. Larunbatean Donostiara deitu dute; manifestazioa egingo dute 17:00etan Alderdi ederretik abiatuta.

Itxialdia egiteko baimena eskatu dute irakasleek, baina Hezkuntza Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak debekua jarri die. Zenbait irakasleek ordezkaritzaren jarrera salatu dute.

Koldo Mitxelena ikastetxean egin dute itxialdia zenbait irakaslek hilaren 26an eta 27an hezkuntza publikoan deituta diren greba egunak indartzeko.

Errenteria-Orereta, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo hezkuntza publikoko irakasleen %70,69k babestu du greba.

Otsailaren 7an abiatuko da matrikulazio kanpaina. Hezkuntza publikoaren aldeko hautua egiten dutenek, Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeak izango dituzte aukeran.

Udalerriko eskaintza publikoari buruzko hitzaldia nabarmendu nahi izan dute Gamon, Koldo Mitxelena eta Bizarain ikastetxeetako zuzendariek. Batzarra 2012an eta 2013an jaiotako haurren gurasoei zuzenduta dago, eta hastapeneko urratsez gain, hezkuntza publikoaren ibilbide guztia azalduko dizkiete. Reina aretoan da hitzordua, hilaren 22an, 18:00etatik aurrera.