
Oreretako Gazte Eguna prestatzeko azken zereginetan daude antolatzaileak. Aurtengoa ekainaren 25ean, larunbata, izango da, osotasunean antolatutako egitarau zabal eta eraldatzailearekin.

'Hi gazte, esnatu!' lelopean, egitarau zabala antolatu dute egun horretarako. Txartelak salgai daude Sindikato, Arkaitza eta Landare tabernetan.