
Hilabete eskasean hiru bider hartu behar izan ditu kaleak Pasaiako mugimendu feministak, hilketa matxistengatik. Azkena, 89 urteko andrazkoa, Bilbon.

Sara Pinaren hilketagatik elkarretaratzera deitu du Antxoko Harremantxo talde feministak. 19:00etan Gure Zumardian bilduko dira.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta kalea hartu du mugimendu feministak gaur arratsean. Zumardian elkarretaratu dira hamarnaka herritar Sestaoko Kontxi Gonzalez eta Gasteizko Mohamed Amineren erailketa matxistak gaitzesteko eta nahikoa dela esateko.