
'Uda plazan' izeneko egitasmoa martxan jarri du Oiartzungo Udalak. Herrira etorri berri diren gazteekin jarduerak egiten dituzte, euskaraz. Helburua da hizkuntzarekin harremanik ez etetea eta herria hobe ezagutzea.

Udalekuetako hezitzaileei euskararen erabilera sustatzeko erremintak emango dizkiete hilaren 15ean. Izena eman daiteke jada.

Enpresa eta merkatarientzako saioa udako oporraldia pasatu arte atzeratzea erabaki dute. Bertan parte hartzera animatu dituzte.