
Albaolak, Euskal Itsas Museoak eta UZEI zentroak egitasmo berri bat jarri dute martxan ontzigintzarekin eta nabigazioarekin lotutako euskarazko lexikoa berreskuratzeko, finkatzeko eta herritarren eskura jartzeko.

Narrazio laburrez osatutako liburua argitaratu du Mariasun Landak (Errenteria, 1949), Pamiela argitaletxearen Kondagintza helduen literaturako narratiba sailean: Inurrien Hiztegia. Inurriak dira liburuko ipuin guztien protagonista, eta haien arteko gorabeherak gizakien arteko gorabeheren metaforak dira, umorez eta ironiaz emanak.