
Txupinazo nagusiarekin bat eginez, gazteek euren modura egin nahi izan diote ongietorria aurtengo Madalen Jaiei.

Primeran pasatu dute gazteenek Gernika plazan, dantzan, eta koloretako hautsetan blai.

Holi txupinazoan ehunka gazte bildu dira Gernika plazan. Ez da nagusia bezain entzutetsua, baina bigarren urtea izateko badu xarma. Handia gainera.