hondarribia

Udaltzaingoak irudi berria estreinatu du

Hondarribiko Udaltzaingoak ibilgailu berriak estreinatu ditu eta bide batez, irudia aldatu egin dute. Hiru ibilgailu (SEAT Altea) erosi dituzte, 48.000 euroko inbertsioarekin. Horrela, Udaltzaingoak hiru ibilgailu, lau motor eta oraindik irudi aldaketa...

hondarribiko hitza

Hondarribia Gipuzkoako txapeldun eta San Juan Euskadikotik kanpo

Hondarribiak Gipuzkoako titulua berrestea lortu zuen atzo olatu artean Donostiako Kontxan jokatu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Itsasoa izan zen lehiako protagonista eta gora behera asko izan ziren. Horrela, Ama Guadalupekoak itsasoan duen trebetasuna erakutsi zuen eta olatu onak hartu zituen. Olatu, txiki, ertain eta handiak izan ziren, eta ikuskizun paregabea izan zen hurbildu zirenek ikusi ahal izan zutena. Hondarribia izan zen lehena, Zumaia bigarren, Orio hirugarren eta Donostiarra laugarren. San Juan bostgarren izan zen eta San Pedro seigarren, eta horrela, Euskadiko txapelketatik kanpo geratu dira. Euskadikoa, uztailaren 25ean jokatuko dute, Lekeition. Itsasoarekin borrokan Lehen luzean itsasoari aurre egitea tokatu zitzaien, gogorra izan zen eta sufritu zuten. Haizea kontran zuten, eta San Juan izan zen indartsuena lehen minutuetan. Talde arroxak bederatzi segundu atera zizkion bigarren zijoan Hondarribiari lehen ziabogan, eta segurtasun handia transmititzen bazuten ere, bigarren luzean olatu bat hartzen saiatu ziren, eta traineruaren branka ur azpian geratu egin zen. Traineruan ura sartu zen, eta hortik aurrera abiadurak behera egin zuen. Horrela, San Juan atzean geratu eta Hondarribia lehena izatera pasatu egin zen. Bi bandera lau egunetan Hondarribian gustora daude,, «ez zen estropada erraza izan, taldeen artean berdintasun handia baitago, baina zorionez ondo moldatu ginen», esan du Mikel Orbañanosek, taldeko entrenatzaileak. [...]

hondarribiko hitza

Getaria-Tolosa da Gipuzkoako txapelduna emakumezkoetan

Getaria-Tolosa izan zen emakumezkoetan garailea. Hauek ere nahiko lan izan zuten estropada burutzeko, eta itsaso txarrari aurre egin behar izan zioten. Lehen txandan Orio eta Hondarribia lehiatu ziren, eta irteera nahiko konplikatua izan zen. Lehenengo...

hondarribiko hitza

Dantzan 2011 topaketa Hondarribira bueltatuko da bigarren urtez jarraian

Dantzan Hondarribia 2011 II Choreographic Summer Stage, ostiralean hasiko da, eta hainbat dantza estilotako ikastaroak emango dituzte igande arte. Iaz egin zuten, lehen urtez, eta izandako arrakasta ikusita, aurten ere egingo dute. Horrela, Pilar Peña Dantza eskolak antolatuta, Espainiako Estatuko dantza irakasle adituak etorriko dira Hondrribira, eta hiru eguneko dantza ikastaroak emango dituzte. Aurten ere, iazko irakasleek errepikatuko dute jardunaldietan. Honakoak dira: Amaya Galeote (klasikoa), Joaquin Lopez (garaikidea), Fernando Lazaro (jazz lirikoa eta garaikidea), Iker Karrera (jazz funk), Sabrina Vidal (hiphop) eta Silvi Rodriguez (house, voguing & waacking). Irakasleen artean, Frantziako telebista batean lanean ibili den Iker Karrera hondarribiko dantzaria nabarmendu behar da. Azken plazak ostiral arte Aurten topaketarako izena eman duten dantzarien %50a, Hondarribia kanpokoak dira. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute plaza gutxi geratzen direla. Ikastaroan parte hartu nahi dutenek, www.dantzan2011.com-en eman behar dute izena. 626 283 659 telefono zenbakira deituz ere eman daiteke izena. Aurten iaz bezala, ikastaroek Kutxaren eta Coca Colaren laguntza dute. Dantza eta oporrak Dantzari profesionalentzat, dantza irakasleentzako eta ikasleentzako antolatutako topaketa, goi mailako irakasle eta koreografoekin teknika eta hainbat dantza lantzeko aukera izateaz gain, jendea ezagutzeko eta opor giroaz gozatzeko aukera da.

naiara manterola

Bertako bost traineruk parte hartuko dute bihar Gipuzkoako Txapelketan

Emakumeetan Hondarribia eta San Juan ariko dira Getaria-Tolosa, Zumaia eta Oriorekin batera. 19:00etatik aurrera jokatuko da bihar Getarian Gipuzkoako Txapelketa. Guztira, bederatzi traineruk parte hartuko dute gizonen estropadan, eta emakumeen estropadan, aldiz, bost. Gizonen estropadan parte hartuko duten bederatzi traineruetatik bost, Oarso Bidasoa eskualdekoak dira. Hibaika, Trintxerpe, Pasai Donibane, Hondarribia eta San Pedro izango dira nor baino nor, eta haiekin batera baita Kaiarriba, Zumaia eta Zarautz. San Miguel Ligako azken estropada irabazita, indartsuen Hondarribi heldu da Gipuzkoako Txapelketara. Iaz beraiek irabazi zuten txapelketa eta orduko garaipena errepikatzeko asmoz itsasoratuko dira gaur. Gainontzekoek, baina, ez diote titulua irabazteko aukerari hain erraz ihes egiten utziko. Printzipioz, eta San Miguel Ligako sailkapenera erreparatuta, Hondarribiarekin batera, sanjuandarrak dira faborito. Zumaia eta San Pedro, lirateke, hurrenez hurren  haien ondotik aukera gehien dituztenak. Trintxerpe, Hibaika eta Getariaren arteko lehia estua espero da. Emakumeetan, Getaria-Tolosa faborito Gizonek soilik ez. Emakumeek ere gaur dute jokoan Gipuzkoako txapelketa, Getarian bertan. Bost traineru eta faborito argi bat: Getaria-Tolosa. Edonola ere, tarteak ez dira handiak, eta Hibaikako neskekin osatutako Zumaiako ontzia ere gogor ari da Ligan, beraz sorpresak ezin baztertu. San Juango neskak ere irabazteko asmoz itsasoratuko dira eta zailagoa duten arren Hondarribikoak ere, gogor borrokatuko dira.

pasaiako hitza

Kutxa buru gainean eramango du Itxaso Ugartemendiak

Urtero bezala, Santiago egunean kutxa entregaren usadioa egingo dute arrantzaleek arrantza oparoa izan dezaten eta aurten, Itxaso Ugartemendia Moreno izango da Santiago eguneko jaian, uztailaren 25ean, kutxa buru gainean eramango duen hondarribiar gazt...

hondarribiko hitza

Saindua Gaztelekuak hiru irteera antolatu ditu

Saindua Gaztelekuak jarduerak antolatu ditu uztailerako, horien artean, hiru irteera egingo dituzte. Lehena, uztailaren 13an egingo dute, rafting egitera eta izena emateko epea ostirala arte zabalik dago. Bigarren irteera Arcachon-eko Aqualand-era egin...

hondarribiko hitza

Jaizkibelgo bideak itxi egin dituzte

Irailaren 30 arte Jaizkibel mendiko sarbideak itxi egin dituzte automobilentzat. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko aldiko zinegotziak dioenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...

hondarribiko hitza

Baserriko produktuak erakutsi dituzte

Larunbatean, Zumardia eta Batzokiaren arteko plaza berrian, Lurlan feria egin zuten. Feria hau, 2010 urtean Behemendi Landa Garapenerako Elkartea eta Hondarribiko Udalaren artean hasitako elkarlanaren fruitua da eta ondorengo produktuak izan ziren salg...

hondarribiko hitza

Ti Tu Veo erakusketa berria inauguratuko dute

Erakusketa berria ireki dute Modotti tailerrean eta Dolo Marina Zufia artistaren lanak daude ikusgai uztailaren 31 arte. Ti Tu Veo erakusketaren inaugurazioa astelehenean egingo dute 19:30ean Kale Nagusiko tailerrean eta ordutegia lanegunetan 17:30etik...

hondarribiko hitza

Gaueko autobus zerbitzua handituko dute

Hondarribitik Donostiara autobusa orduro izango da larunbat gauetan, eta urte osoan. Honela, udan larunbatetan bi orduro eskainiko zuten zerbitzua bikoiztu egingo dute, eta urte osora gainera. Honela larunbat gauetan Hondarribitik Donostiara joateko ze...

hondarribiko hitza

Euskara normalizatzeko ahalegina merkataritzan

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan, herriko zerbitzu eta establezimenduetan euskararen erabilera normalizatzeko ahalegin berria egingo du Hondarribiko Euskara Zerbitzuak. Herritarren bizitzan eragina duten bertako denda, taberna, zerbitzu e...

hondarribiko hitza

Realeko 50 lagunarte baino gehiago, Bidasoan

Realeko lagunarteek edo peñek urteko topaketa ospatuko dute asteburu honetan Hondarribian eta Irunen, eta hainbat jatorritako 50 talde baino gehiago elkartuko dira etzitik eskualdean. Azken jardunaldiko partidaren ordutegiak antolatzaileen planak aldatu dituen arren, taldearekin egoteko «momentu garrantzisua» dela azaldu dute. Zaleek argi daukate helburua: «Getaferi irabaztera atera behar gara. Lehen Mailakoak gara eta denboraldia ondo bukatu nahi dugu». Bidasoko David Zurutuza Taldeak, Joseba Llorente Taldeak, Landetxako Realaren Lagunak eta Irungo Txuriurdinak lagunarteek antolatu dute Realeko Lagunarteen XII. Biltzarra, eta larunbatean Anoetan Getaferen kontra Realak jokatuko duen finala izan dute hizpide herenegun, ekimena aurkezteko egin zuten agerraldian. David Zurutuza Taldeko presidente Aritz Romero hondarribiarrak, asteburu berezia izango dela azaldu zuen. «Lanzarote, Tarragona, Andaluzia, Soria eta beste hainbat lekutako realzaleak hurbilduko dira. Realaren inguruan hiru egunetako jaia bertan bizitzea berezia izango da eta oraindik handiagoa izango da larunbatean irabazten badugu». Bestetik, Juan Mellado, Joseba Llorente Taldeko ordezkaria, baikor dago, “jaisteko aukera bakarra izanda ere, okerrena pentsatzen jartzen gara. Baina beste taldeak egoera okerragoan daude”. Giroa berotuz Partidaren ordutegiak, (larunbatean 22:00etan) hasierako programa aldatzera behartu ditu antolatzaileak. Larunbatean taldeak Donostiara joango dira Realarekin egoteko eta arratsaldeko egitaraua bertan behera utzi dute. Horrela, larunbatean bazkaria egingo dute Kofradian, eta ondoren Irunen Cien años de [...]

naiara manterola

“2007ko programaren %90 baino gehiago bete dugu”

Aitor Kerejeta Hondarribiko EAJren alkategaia Aitor Kerejetak (Hondarribia, 1972) lehen legegintzaldia bete du alkate moduan. Berriro alkate izateko aurkeztu da EAJko zerrendaburu. Agenda okupatua du Kerejetak, alkate eta hautagai moduan. Hitza prentsaurreko baten ondoren eta beste elkarrizketa baten aurretik izan da Kerejetarekin, Hondarribiko Kai Zaharrean. Bitartean, Hondarribin 74 urte daramatzan kantabriar bat hurbildu zaio alkateari. Estimu handia dio, hiru aldiz luzatu baitio eskua. Zein lan ildo proposatzen ditu EAJk datozen lau urtetarako? Proposatzen dugun lehenengo gauza da dena idatzita jasotzea izatea. Orain dela lau urte hautagai berriak aurkeztu ginen eta programa batekin aurkeztu ginen: beltza zuriaren gainean, esaten den bezala. Lau urteren ondoren, nahi duenak irakur dezake proposatzen genuena eta egin duguna. Nahi duenarekin prest nago konparatzeko. Idatzita egoteaz gain, gauza zehatzak dira guk proposatzen ditugunak. Nabaritzen ari naiz gainontzeko alderdi politikoak orokortasunean hitz egiten ari direla: ‘enplegua hobetu behar da’, ‘aparkalekua hobetu behar da’… Hori nabarmena da. Ideiak azaldu behar dira, gero proiektuak eta, hirugarrenez, horiek egiteko ahalmena eduki behar da. Herritar bezala, etxean jaso dudan publizitate guztia diptikoak eta triptikoak izan dira. Oso zaila iruditzen zait horrelako paperetan lau urteko lana sartzea. Guk hamar lan ildo ditugu. Adibidez, guk diogu hezkuntza hobetu behar dela: ikastetxe publikoak beste eraikuntza [...]

hondarribiko hitza

Zubietako Parke Teknologikoaren alde azaldu da EAJ

Gipuzkoako diputatu nagusia eta EAJ-PNVren hautagaia, Markel Olanok esan du Zubietako Parke Teknologikoak ez duela atzera bueltarik “kokapena erabakita dagoelako eta EAJ-k Madrilen egindako negoziazioari esker lurrak erosten hasteko diru zuzkidurak zehaztuta daudelako”. Olanok bere adierazpenetan esan du Miramon Parke Teknologikoko Kontseilu administrazioan EAJko ordezkariek hasieratik apustu garbia egin dutela Miramongo zabalkuntza Bidasoan egitearen alde. Gogora ekarri du, Kongresuan alderdi sozialistarekin aurrekontuen inguruko negoziazioan, EAJ-PNVk 1,9 milioi euroko zuzkidurak aldarrikatu eta lortu zituela Zubietan lurrak erosten hasteko, “helburu zehatza duten aurrekontu zuzkidurak dira, proiektuak Bidasoan atzera bueltarik ez duen seinale”. Gipuzkoan zientzia eta teknologia azpiegiturak eskualde ezberdinetan modu orekatuan txerta daitezen aldeko apustu egiten du EAJ-PNVk, hiriburuan kontzentrazioa ekidin eta “eskualde guztietako garapen lehiakorra bultzatu eta bermatuz”. Honakoa Gipuzkoaren indargunea dugu, alegia, zaindu egin beharreko lurralde oreka, baita ikuspuntu teknologiko eta lehiakorrari dagokionean ere”. Testuinguru honetan, Bidasoak –Irun eta Hondarribiak-, ezin dute atzean geratu eta “Gipuzkoaren etorkizuneko garapen teknologikoak Zubietako proiektua aurreikusten du”. 5.000 enplegu eta Zubietarekin loturak garraio publiko bidez 5.000 langile inguru hartuko ditu etorkizuneko Zubietako Parke Teknologikoak dagozkion hirigintza eta mugikortasun planak ere izango dituela. Parkearen gunearekin loturak ziurtatu behar dira eta horretarako “kalitatezko garraio publiko baten alde” egingo dugu. Irungo alkatetzarako hautagaia, Xabier Iridoyk Bidasoako eskualdea [...]

hondarribiko hitza

Hezkuntza zentro berria nahi du EAJk

EAJk kirola eta hezkuntzarako egitasmoak aurkeztu ditu. “Hondarribian hezkuntza zentro berri bat egiteko beharra dugu. Jaiotze kopuruak eta hezkuntza publikoan dugun matrikulazio kopuruak, zentro berri bat egitera garamatza. Horretarako, Udalak Eusko...

hondarribiko hitza

Zerrenda aurkeztu du Hamaikabatek

Hona Hamaikabatek Hondarribian aurkeztu duen hautagai zerrenda: Ion Elizalde Caballero. Xabier Tife Susperregi (independentea). Ixabel Olazabal Lekuberria. Iratxe Amiama Altuna (independentea). Arturo Ruiz de Loizaga Gonzalez (independentea). Iker Oliveri Ruiz de Muniain (independentea). Sebas Arana Rodriguez (independentea). Jaione Arizmendi Mitxelena (independentea). Patxi Garay Diaz (independentea). Lupe Iza Imaz (independentea). Juan Oiarzabal Serrano. Santiago Martinez Lekuona (independentea). Urko Lekuona Lartigue. Maria Altuna Bengoetxea (independentea). Eider Ortega Arsuaga (independentea). Xabi Lasa Brun (independentea). Garbiñe Iglesias Arana. Ordezkoak: Patxi Urkia Ugarte (independentea). Marisol Beloki Bengoetxea. Imanol Subijana Sanchez (independentea).

hondarribiko hitza

Bilduren aurkezpenean, matazak askatzen

Hondarribiko Bildu aurkeztu zuten herenegun. Ibai Labaienek Hondarribia eta hondarribiarrak zoriondu zituen, eta eskerrak eman zizkien ilegalizazioaren aurrean emandako erantzunagatik. Herri Programaren ardatz nagusiak azaldu, programarekiko eta herriarekiko konpromiso tinkoa adierazi, eta lanerako gonbitea luzatu zien bildutakoei. Gero, jai giroa nagusitu zen sagardoa, tortilla eta musikaz. Haurrek ere ongi pasatu zuten Bilduren irudia diren hari matazekin jolasten.

hondarribiko hitza

Gizarte Zerbitzuak nabarmendu ditu EAJk

Gaur goizean EAJko zerrendako kideak eta hirugarren adinarekin lotura duten ordezkariak Kasino Zaharrean bildu dira alderdiaren ildo nagusiak aurkezteko. “Udalaren eguneroko lanean gizarte zerbitzuak guretzat ezinbesteko atalak dira. Azken lau ur...

hondarribiko hitza

Kaleko argiteria kontrolatuko dute energia aurrezteko

Udalak energia aurreztearen aldeko apostua egin du eta bide horretan kaleko argiteriaren kontsumoa murrizteko, kontsumo urriko argiak, kontrol sistema eraginkorragoak eta EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) diruztatutako tresnak eta neurriak ezarri ditu...

hondarribiko hitza
Gehiago