
Duela hilabete traineruan egiten zutena, etxetik ari dira egiten orain arraunlariak. Ez dakite nola eragingo dien egoerak lehiaketei, baina argi dute une honetan lehentasuna osasun publikoa dela.

Hibaika, Hondarribia, San Pedro eta San Juan taldeen ehunka zale gerturatu dira portura, arraunlariak babestu eta animoak ematera.

Zumaiak nesken trainerua ez ateratzeak arraunari kalte handia egingo diola uste dute San Juanek eta Hibaikak. Oarso Bidasoan, Hondarribia saiatuko da betetzen Itsaslapurrek utzitako hutsunea.