
Dantzarako, elkar ezagutzeko eta espazioak konpartitzeko helburuarekin abiatu zuten Igandeak Dantzan iniziatiba 2023. urtean jubilatuei begira. Igandean izango du urteko lehen saioa.

Hilaren 13an, igandearekin izango dute ikasturteko lehen hitzordua adinekoek.

Adinekoei begirako dantzaldian, zuzeneko musika izango da orain arte bezala 3eta 18:00etatik 20:30era egingo dute.

Erretiratuei begirako dantza saioa, 19:00etatik 21:30era izango da igandean.

Hilabete honetan hasi eta maiatzera arte izango dute adinekoek dantzarekin gozatzeko aukera.

Herriko erretiratuen elkarteek eta Errenteriako Udalak Igandeak Dantzan iniziatiba abiatu zuten urtarrilean. Ordutik hainbat saio egin dituzte Galtzarabordako kiroldegian, eta gogotsu erantzun dute herriko adinekoek.