[Galeria] Lehen Igandeak Dantzan saioa, arrakastatsua

Giro ezin hobean aritu ziren atzo dozenaka bikote. Gonbidapen guztiak agortu ziren, txiki utzi zuten Galtzaraborda kiroldegiko kafetegia.

Arrakastaz hasi du ibilbide berria Igandeak Dantzan egitasmoak. Atzoko lehen saiorako sarrera guztiak agortu ziren, herriko adinekoek txiki utzi zuten Galtzaraborda kiroldegiko kafetegia. Garai bateko dantzaldiak berreskuratzeko gogoz eta ilusioz zirela erakutsi zuten atzo herriko bikote askok.

Hurrengo saioa otsailaren 26an (igandea) izango da, eta gonbidapenak 20tik (astelehena) aurrera eskuratu ahal izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.