
Errenteriako Udalak, auzo elkarteekin elkarlanean, 'Auzo erosoa' kanpaina aurkeztu du. Udalak indarkeria matxisten prebentziorako eta sentsibilizazio kanpaina bat abiatu zuen 2022an, eta auzoetako festen errealitatera egokitu du orain.

Berdintasun kontseilua sortzeko prozesua martxan du Lezok. Aste honetan egin dute lehen bilera Kultur Aretoan, eta hurrengoa 2025eko urtarrilaren 22rako programatu dute.