
Martxan da Pasaiako Dantza Festibalaren VII. ekitaldia. Aurtengoa indartsu lurreratu da Antxon, 17 emanaldirekin. Jarduera guztiak kalean eta doan izango dira.

Dantzak Antxoko kale eta txokoak hartuko ditu datorren astean, Pasaiako Dantza Festibala egingo baita, zazpigarrenez. Aurtengoak hamazazpi ekitaldi izango ditu.

Atzo hasi, eta igandean bukatuko da seigarren Pasaiako Dantza Festibala. Urtetik urtera, bertigorik gabe handitzen ari da dantzaren nahiz dantzaren maitale berri eta zaharren jaialdia. Erreferentzia da herrian, eta kanpoan.

Ekoizle antxotarrak buru belarri ibili dira asteotan, lau egunez, dantza herriko protagonista nagusia izan dadin.

Dantza konpainia antxotarrak Donibaneko Juanba Berasategin taularatuko du obra, 19:00etan. Sarrerak eskuragarri daude Bibe plataforman.

3.900 pertsona inguru gerturatu dira Antxora dantzaz gozatzera. Aurtengoa bukatuta datorren urtekora begira jarri dira, eta 2026ko data iragarri dute: ekainaren 11tik 14ra izango da.