
Bezperan Madalen Jaietako pilota profesionaleko jaialdia egin zen. Bi egunetan giro bikaina izan da Agustina Otaola pilotalekuan.

Eskuz binakako Zuloaga eta palako Etxeberria Memorialen finalak jokatuko dira asteburuan. Guztira lau lehia egongo dira, maila ezberdinetakoak.

Pilota eskola hilaren 18an itxi zen Jokin Altuna pilotari profesionalaren presentziarekin. Pala memoriala, berriz, gaur hasiko da, 19:45ean Agustina Otaola pilotalekuan.