
Euskal Herriko Selekzioa eta Valentziakoak joko zuzeneko nazioarteko partidak jokatzen ari dira gaur eta bihar Oiartzungo Madalensoron.

Plaza librean, bote luzean, mahi jokoan eta pasakan arituko dira bi herrialdeetako pilotariak, uztailaren 3an eta 4an, Beheko Plazan eta Kontzejupean.

Euskal Herriko selekzioari ofizialtasuna aitortu dio CIJB-k, eta hori estreinatzeko, hiru herritatik jira egingo dute.

Gipuzkoarrak Iparralde Bat taldea osatzen duten senpertarrei aisa irabazi diete bote luzeko txapelketan. Bizkaiaren kontra arituko dira finalean.