
Solasaldia antolatu dute hilaren 17rako; Amonarrizekin solasaldia egiteaz gain, Euskaraldian grabatutako flashmoba aurkeztuko dute

Kike Amonarrizekin solasaldia izango dute, Ttur-tturrek antolatutako ekitaldian. Seme-alabak laguntzeko gakoak emango dizkie gurasoei.

Umeen inguruko helduen arteko hizkuntza portaerei buruz arituko da soziolinguista tolosarra. 'Haurren aurrean helduok heldu'-ko egitaraua da.

'Eta Euskaraldiaren ondoren, zer?' galderari ere bai erantzuten saiatuko da soziolinguista, datorren astelehenean.