Kike Amonarrizek hitzaldia emango du hilaren 18an
Umeen inguruko helduen arteko hizkuntza portaerei buruz arituko da soziolinguista tolosarra. 'Haurren aurrean helduok heldu'-ko egitaraua da.
Haurren aurrean helduok heldu dinamikarekin bat egin duen 80 udalerrietako bat da Oiartzun. Hilaren 22tik abenduaren 5era bitartean izango da ariketa sozial hori.
Hala ere, egun horiek baino lehenagorako ekitaldi bat antolatu du iniziatiba herrian sustatzen ari den taldeak. Kike Amonarriz soziolinguista eta Euskaltzaleon Topaguneko lehendakaria gonbidatu dute.
Umeen hurbileko helduen arteko hizkuntza portaerari eragiteko sentiberatze eta kontzientziatze saio parte hartzailea izango dela iragarri dute antolatzaileek.
Hitzaldia hilaren 18an izango da —osteguna—, udaletxeko pleno aretoan. 17:30ean hasiko da hitzaldia.
Pasa den asteartean aurkeztu zuten Haurren aurrean helduok heldu kanpaina. Euskaraldian sustatzen diren jarreretan eragin nahi du, haurrekin harremana duten helduen gizarte taldean.