2021/11/11

Musikari tartea egingo dio OzZinemak

'Poly Styrene i am a cliché' filma da datorren asterako OzZinemaren proposamen berria. Hainbat musikariren ahotsak jaso ditu filmak.

senide kontuak

Labandibarren ‘Senide kontuak’, liburu batean jasota

2019ko eta 2020ko Gabriel Aresti Sarietan aitortza jaso zuten narrazioak bildu ditu Erein argitaletxeak. Oiartzuarrarenaz gain beste bost ipuin daude.

Xenpelar Sariaren kanporaketak jokatuko dituzte

Hilaren azken bi asteburuetako ostiral eta larunbatetan jokatuko dituzte Xenpelar Etxean.

[Erreportajea] 642 sinadura, saneamendurako herri proposamenaren alde

Hiru dokumentu aurkeztu ditu Donibaneko Saneamendu Osotasunaren Aldeko Batzarrak udaletxean; horien artean, udal arduradunekin "berehala" biltzeko eskaera.

kelvin muik irabazi du

Eguneroko ogia euskaraz eskatzeagatik, saria

Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz 'Atera mamia euskarari!' kanpainaren zozketa egin dute. Kelvin Muik irabazi du Oiartzunen.

Inoizko Ikuskarik emankorrena izango da aurtengoa

3.000 film laburren artean 32 hautatu dituzte lehiaketa ofizialean parte hartzeko. Oarsoaldeko herri guztietan eskainiko dituzte aurten lanak estreinakoz.

Gailurrera bidean batzarrak egingo ditu Gure Eskuk

Errenteria-Oreretan hilaren 18an Xenpelar Etxean egingo du batzar irekia dinamikak 19:00etatik aurrera.

zubieta errauste planta

Zubietako errauste plantaren gaineko "herri kontrola" azalduko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak 2021ko lagin bilketaren berri emango dute hilaren 17an. ToxicoWatch herbeheretarrekin batera ari dira lanean.

Euskarari mamia atera izanagatik saritu dute Amaia Murua

Euskara sustatzeko 'Atera mamia euskarari!' kanpainaren zozketak lau lagun saritu ditu okindegietan euskara erabiltzeagatik.

kike amonarriz

Kike Amonarrizek hitzaldia emango du hilaren 18an

Umeen inguruko helduen arteko hizkuntza portaerei buruz arituko da soziolinguista tolosarra. 'Haurren aurrean helduok heldu'-ko egitaraua da.

Behobia-Donostia

Behobia-Donostia lasterketaren harira, trafiko aldaketak

Behobia-Donostia lasterketaren harira trafiko eta garraio aldaketak izango dira igandean Errenteria-Oreretan.

argi mozketa oiartzun

Iberdrolak argia moztuko du gaur gauean, Elizalde auzoan

Argindarra hornitzen duen konpainiak jakinarazi duenez, gauerditik 06:00ak arte ez da argindarrik egongo Elizalde auzoan.

"Adineko andreen aurkako eguneroko indarkeria" izango dute hizpide

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia antolatu du udalak datorren ostegunerako. Juanba Berasategin izango da.

Odola emateko saioa, asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Lehen boluntarioak 16:30a inguruan hartuko dituzte, eta 20:15a aldera azkenekoak. Odol emaile berriei elkartasun keinura batzeko dei egin diete.

Hilabeteko ogia opari Iñaki Urbietarentzat

Hamabost egunez okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartela ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko, eta Errenteria-Oreretan Iñaki Urbieta izan da saridun.

Gehiago