Iberdrolak argia moztuko du gaur gauean, Elizalde auzoan
Argindarra hornitzen duen konpainiak jakinarazi duenez, gauerditik 06:00ak arte ez da argindarrik egongo Elizalde auzoan.
Iberdrola energia konpainiak jakinarazi duenez, gaur gauean argindarra moztuko du Elizalde auzoan.
Gauerditik bihar goizeko seiak arte iraungo du argi mozketak. Honako kaleetan ez da argirik egongo:
- Iparralde etorbidea eta Rafael Pikabea hiribidearen zati bat.
- Eliza ingurua.
- Legarrea.
- Petra Lekuona.
- Donibane, Aialde, Kontzejuerreka eta Mendiburu kaleak.
- Zamateta.
- Done Eztebe plaza.