Gailurrera bidean batzarrak egingo ditu Gure Eskuk
Errenteria-Oreretan hilaren 18an Xenpelar Etxean egingo du batzar irekia dinamikak 19:00etatik aurrera.
Gure Esku dinamikak batzar irekiak egingo ditu Oarsoaldean Gailurra zain dugu lelopean. Errenteria-Oreretan ere egin du hitzordua: hilaren 18an, osteguna, izango da, 19:00etan hasita Xenpelar Etxean. Irati Elizalde eta Jexuxu Olaziregi zuzendaritzako kideak arituko dira.