Labandibarren ‘Senide kontuak’, liburu batean jasota

2019ko eta 2020ko Gabriel Aresti Sarietan aitortza jaso zuten narrazioak bildu ditu Erein argitaletxeak. Oiartzuarrarenaz gain beste bost ipuin daude.

senide kontuak

Mikel Ayllon, Itziar Ugarte, Goiatz Labandibar eta Nora Canal (hau, gaztelerazko alorrean saritua).

Goiatz Labandibarrek Senide kontuak narrazioarekin lehenengo akzesit saria lortu zuen 2019ko Gabriel Aresti sarietan.

Orain, Erein argitaletxeak liburu batean bildu ditu urte hartako eta iazko sarituen lanak. Aste honetan aurkeztu dute.

Euskal Herritik Ameriketara joan ziren bi anaiaren arteko liskarra du ardatz, lagun batek kontatutako pasadizo batean oinarrituta.”Lagun bati eman behar dizkiot eskerrak, berak kontatutako istorio erreal batean baitu abiapuntua, nahiz eta niretik asko jarri dudan. Askotan gertatzen da ingurukoek egiten dizkigutela horrelako opariak”, adierazi du Labandibarrek.

Ohikoa baino idazkera “ilunagoa” du. Xose Manuel Mendesen Arraianos liburuaren eragina du ipuinak, orduan irakurri berri zuelako liburua. Portugal eta Galizia arteko mugan gertatzen diren hainbat istorio jasotzen bilduma horretan.

Labandibarrekin batera, Iñaki Irasizabal, Asier Serrano, Itziar Ugarte, Lourdes Unzueta eta Mikel Ayllonen narrazioak bildu ditu Ereinek liburu horretan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.