"Adineko andreen aurkako eguneroko indarkeria" izango dute hizpide

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, hitzaldia antolatu du udalak datorren ostegunerako. Juanba Berasategin izango da.

Adineko emakumeek paisatzen duten indarkeria matxista izango dute hizpide Juanba Berasategin.

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna denez gero, hitzaldia antolatu du Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak datorren ostegunerako (hilak 18). Juanba Berasategin 19:00etan hasiko den saioan Adineko andreen aurkako eguneroko indarkeria izango dute hizpide.

Hitzaldia Lurdes Rodriguez Landa Ipes elkarteko kideak eskainiko du. Antolatzaileen arabera, “begirunean eta elkartasunean” oinarritutako harremanak eraikitzeko gakoak emango ditu jendaurrean. Horrez gain, helburua da egunerokoan adineko emakumeek jasaten duten indarkeria matxista bistako egitea, eta, horrekin, biolentzia hori desagerrarazteko zenbait gogoeta eta proposamen jartzea mahai gainean.

Hitzaldia euskaraz izango da, baina laburpenen bidez gaztelaniaz ere jarraitu ahal izango du nahi duenak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.