Odola emateko saioa, asteazkenean, Antxoko Kultur Etxean

Lehen boluntarioak 16:30a inguruan hartuko dituzte, eta 20:15a aldera azkenekoak. Odol emaile berriei elkartasun keinura batzeko dei egin diete.

Urrian Antxon egindako odol emate saioan 31 poltsa jaso zituzten.
Datorren asteazkenean, hilak 17, odola emateko saioa egingo dute, ohi bezala, Antxoko Kultur Etxean. Elkartasun keinua 16:30ean hasiko da, eta 20:15a inguru bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek.
 
Gune berean eginiko azken saioan (urrian) 31 odol poltsa jaso zituzten. Boluntario berriei dei egin diete odola ematera bertara daitezen: “Beharrezkoak dira baja naturalak ordezkatzeko”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.