Ludoteka eta gaztelekuak hilaren 22an zabalduko dituzte
Agustinak auzoak ludoteka berria estreinatuko du aurten.
Ludoteka eta gazteleku zerbitzuak hilaren 22an, hamar egun barru, jarriko ditu martxan Errenteriako Udalak. Ludoteka berri bat estreinatuko dute gainera, aurten, Agustinak auzoan. Ludoteketan 6 eta 12 urte arteko haurrek hezkuntza aisialdiaz goza dezakete, balioetan oinarritutako hezkuntzan eraginez. Sei eremutan daude egun ludotekak Errenteria-Oreretan: Agustinak, Beraun, Erdigunea, Kaputxinoak, Gabierrotan, eta Markolan. Ordutegia, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era da.
Estreinatuko duten ludoteka berria, Markolako Koldo Mitxelena ikastetxeko eraikinean dago kokatuta.
Izen ematea hilaren 15etik aurrera egin ahalko da ludoteketan bertan ohiko ordutegian, 17:30etik 19:30era. Izena emateko, parte hartu nahi dutenek urte osorako 32,24 euroko kuota ordaindu beharko dute. Hobari osoa izango dute, hau da, %100ekoa Oinarrizko errenta eta-edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza jasotzen duten familiek.
Gaztelekuek, berriz, 13 eta 17 urte arteko gazteei begirako zerbitzua ematen dute. Hezkuntza aisialdiaren bidez balioak eta parte hartze aktiboa sustatzen dute. Bi gazteleku daude udalerrian, Beraun eta Gabierrota auzoetan, eta asteazkenetik larunbatera izaten dira zabalik 17:30etik 19:30era. Izena emateko zabalduko dituzte hilaren 15ean, astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era.
Udalak 0-17 urte arteko biztanleei erantzuteko aisialdi eskaintza du martxan udalerrian; ludoteka eta gaztelekuez gain, Familia Gunea, Familia Jolasean eta Kuadrillategi bezalako programekin osatuta esakintzan. Programa guztietan osasun egoerarako egokiak diren protokoloak eta une bakoitzean ezarritako gomendioak jarraituko dituztela jakinarazi du udalak.
Informazio gehiagorako posta elektronikora idatzi, 943 44 96 06 telefono zenbakira deitu edo gazteriaren webgunea kontsulta daiteke.