Xenpelar Sariaren kanporaketak jokatuko dituzte
Hilaren azken bi asteburuetako ostiral eta larunbatetan jokatuko dituzte Xenpelar Etxean.
Xenpelar Sariaren hogeita bosgarren ekitaldia egingo dute Horri begira, kanporaketak jokatuko dituzte azaroaren azken bi asteburuetako ostiral eta larunbatetan. Xenpelar Etxeak hartuko ditu kanporaketa horiek, 19:00etan hasita hilaren 19an, 20an, 26an eta 27an. Bertatik pasako dira hamasei bertsolari, denak txapela janzteko gogoz, eta horretarako, ziur, hitzak harilkatzen trebe arituko dira.
Hilaren 19an, Aroa Arrizubieta gasteiztarra, Aner Peritz zarauztarra, Julene Iturbe azkoitiarra, eta Xabat Illarregi leitzarra arituko dira. Hilaren 20an, berriz, Maider Arregi oñatiarra, Unai Mendiburu algortarra, Igauri Lopetegi irundarra, eta Irantzu Doate hazpandarra. Hilaren azken asteburuan emango diete segida kanporaketa saioei; hilaren 26an, Aitor Servier azkaindarra, Josu Ibarguren oiartzuarra, Irati Alcantarilla urruñarra, eta Maddi Aiestaran beasaindarra ariko dira bertsotan Xenpelar Etxean. Azken kanporaketa, berriz, Joanes Illarregi leitzarrak, Ane Zuazubiskar arrasatearrak, Ekhiñe Zapiain beratarrak, eta Oneka Arteaga donostiarrak jokatuko dute.
Xenpelar Saria bi urtean behin antolatzen du Xenpelar Bertso Eskolak, Ereintza elkartearekin elkarlanean.