Hilabeteko ogia opari Iñaki Urbietarentzat
Hamabost egunez okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartela ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko, eta Errenteria-Oreretan Iñaki Urbieta izan da saridun.
Errenkoaldeko lehendakari Maika Martin, Itziar Ostolaza Euskara zinegotzia, Iñaki Urbieta sariduna, eta Irati Elizalde Amatxiko arduraduna. Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin antolatutako Atera mamia euskarari! kanpainak baditu irabazleak. Hamabost egunez okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartela ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko, eta Errenteria-Oreretan Iñaki Urbieta izan da saridun. Azaroaren 5ean egin zituzten zozketak. Urbietak Errenteria-Oreretako Amatxi okindegian entregatu zuen txartela, eta trukean, hilabeteko ogia jasoko du opari.
Argazkian, Errenkoalde elkarteko lehendakari Maika Martin, Itziar Ostolaza Euskara zinegotziarekin, Iñaki Urbieta sariduna, eta Amatxiko arduradun Irati Elizalde.
