Eguneroko ogia euskaraz eskatzeagatik, saria
Oarsoaldeko okindegietan euskararen erabilera sustatzeko helburuz 'Atera mamia euskarari!' kanpainaren zozketa egin dute. Kelvin Muik irabazi du Oiartzunen.
Oarsoaldeko okindegietan euskara sustatzeko kanpaina egin dute hainbat hilabetez, Oasoladeko Euskara Batzordeak eta lau udalek sustatuta.
Lanketa horri ginga jartzeko, okindegietan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartela ematen zieten hura bete eta kutxa batzuetan sartzeko.
Zozketa egin dute, bat udalerri bakoitzean. Oiartzunen kasuan, Kelvin Mui izan da irabazle. Odriozola okindegian egindako erosketagatik lortu du saria.