
Jokin 'Koki' Eskisabel Oiarbide omentzeko eguna dute gaur Antxon. Goizean beteranoen futbol partida izan da, ondoren, herri bazkaria.

Oarsoaldeko eta Gipuzkoako futbolean erreferentzia izan da errenteriarra azken hamarkadetan. Erretiroa hartu du. Omenaldi eta aitortza ekitaldi artean, futbolak eman diona garbi azaldu du: lagunak.

42 urtez gorputz eta arima Pasaia KEren alde lanean ibili ondoren, erretiroa hartzea erabaki du Jokin Eskisabel Oiarbidek.