
1984ean tiroz erail zituen Espainiako poliziak Komando Autonomo Antikapitalisten kideak Donibanen. Biktimak omentzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Gaur duela 36 urte espainiar poliziak Pelu, Kurro, Pelitxo eta Txapas, Komando Autonomo Antikapitalisten kideak erail zituen Donibanen. Konfinamenduan bada ere, lau kideak oroitu dituzte balkoietan.

Pasaian hil zituzten Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideren inguruko ikerketa dokumentala grabatzen aritu da Oinatzak Produkzioak. Senideen hitzak eta gertaeraren narratiba uztartuko ditu garaiko zein oraingo irudiekin.