
Iñigo Urkulluk larunbatean indarrean jarriko diren neurri berriak iragarri ditu. Zirkulazio askatasuna 22:00etara murriztu dute eta taldeko kirol jarduerak etengo dira.

Zonalde gorrietan hartu beharreko neurrien berri eman du Osasun sailburuak. Taldeko edozein kirol jarduera bertan behera geldituko da bihartik aurrera eta establezimenduek 21:00etatik 8:00ak arte itxi beharko dute.

Udalak ez du oraindik aparteko neurririk hartu, Urkulluren erabakien zain dago. Emergentziazko batzordeak iragarri du ez dagoela fokurik tabernetan, kutsatze gehienak etxeetan gertatzen baitira.

Konfinamendua arintzeko jakinarazitako neurriekin, kezka azaldu du, Duintasuna elkarteak, "izan ere, aditzera eman digute adinekoak besteek baino luzaroago geratu beharko dugula etxean".

09:00etatik 21:00etara atera ahal izango dira, beti heldu batek lagunduta. 14-17 adin tartekoek, helduen baldintza berberetan atera ahal izango dute.

Ezinezkoa izango da aurten Sagardo Eguna ohiko moduan ospatzea, baina konfinamenduan bada ere, ospatu ospatuko dute. OGA Oreretako Gazte Asanbladaren ekimenez, iniziatiba jarri dute martxan eta datorren larunbatean (hilak 24) Zumardian sagardo egunak pizten duen giroa etxeko balkoi eta leihoetara eramatea proposatu diete herritarrei.

Igandean (hilak 26) 12:00etan Euskal Herriko haurren aldeko txalo zaparrada egingo dute OinHerri elkarteak deituta. Orain arte erakutsi duten jarreragatik zorionak emango dizkiete, laster kalera ateratzeko aukera izango dutela ospatuko dute, baina batez ere, haurren eskubideak aldarrikatzeko txalo zaparrada bihurtu nahi dute iniziatiba.

Krisi sanitarioa eta alarma egoerak hilabete betetzear zirela, hilaren 10ean EH Bilduko bozeramaile Junkal Mintegiak adierazpen ofiziala egin zuen.

Etxebizitzatik irten gabe eta edonork eskura dituen baliabideekin jarduera fisikoa egiteko hainbat jarraibide eman ditu Pasaiako Udalak.

Haserre Eguna antolatu du bihar gehiengo sindikalak langileen bizitza erdigunean jar dezatela eskatzeko Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari, eta Confebask eta CEN patronalei. Oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera uzteko eskatzen ari dira azken asteotan sindikatuak.

Hainbat gazte harrapatu ditu udaltzaingoak joan den larunbatean garaje komunitario batean, etxeratze ordutik kanpo, musika eta alkoholarekin.

Adinekoen egoitzako egoiliar bat hil da azken orduetan eta COVID-19an positibo izan diren 17 egoiliar daude; Cristobal Gamon ikastetxean berriz, lau gelako ikasleak daude konfinatuta, bost positibo atzemanda.

Nazioarteko kultur aniztasunaren egunaren harira DBHko 3. mailako ikasleek itxialdian zehar egindako argazkiak eta mikrokontakizunak biltzen ditu erakusketak.

Zer egiten ari zara egun hauetan? Partekatu zure bizipenak gurekin.

Isolamendua apurtzen irratsaioa jarriko du martxan Zintzilik Irrati libreak, komunikazio gune bat zabaltzeko konfinamendu egoeraren aurrean. Astelehenetik ostiralera izango da martxan, 16:00etatik 18:00etara, eta FM 100ean eta webgunearen bidez entzuteko aukera izango da.

Oiartzungo Udalak eskatu du maskota orduro ez ateratzeko, eta erosketa handiak egiteko. Udaltzainek jarri dute isunen bat.