
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala egin du udalak gaur. Oreretako Mugimendu Feministak gaur 19:00etan deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.

Energia arduraz kontsumitu eta klima aldaketari galga jarri nahi diote Errenteria-Oreretako ikasleek. Horretan aritu dira ikasturte honetan Agenda 21 programaren barruan. Gaur foroa izan dute LH, DBH eta Lanbide Heziketako zazpi ikastetxeetako ikasleen ordezkariak.

LGTBIQ+ pertsonen eskubideen nazioarteko egunaren harira, Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiek adierazpen instituzionala adostu dute.