
Polizia kontrol batean gelditu gabe aurrera jarraitu zuen gizonak, atzetik joan zen patruila eta atxilotu egin zuten bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

San Pedron ezarrita zegoen kontrolean gelditu ez den 25 urteko gizonezkoa Irunen atzeman dute. "Delitu-tasa" eman ondoren atxilotu du Ertzaintzak.