
Munduko Arrozak antolatu du SOS Arrazakeriak zortzigarrenez. Larunbatean egingo dute kultur eta jatorri aniztasuna aitortzea helburu duen elkartasun jaia Zumardian, 12:00etan hasita.

Bide luzea udalak egin duena, baina oraindik ere egitekoa badagoela nabarmendu du adierazpenean, eta hainbat konpromiso hartu ditu. Errenteriako elkarte eta norbanakoei esker ona azaldu die egunero egiten duten lanagatik.

Igandean Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna izango da, eta horren harira, adierazpena egin du Errenteriako Udalak.