Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Mugetako politika 'kriminalei', herri elkartasuna

Munduko Arrozak antolatu du SOS Arrazakeriak zortzigarrenez. Larunbatean egingo dute kultur eta jatorri aniztasuna aitortzea helburu duen elkartasun jaia Zumardian, 12:00etan hasita.

Gerar Carrere, Ibrahima Diallo, Ibrahime Diassy eta Tina Diaz.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/06/06

Munduko Arrozak antolatu du SOS Arrazakeriak zortzigarrenez. Larunbatean egingo dute kultur eta jatorri aniztasuna aitortzea helburu duen elkartasun jaia Zumardian, eta Mexiko, Maroko, Kolonbia, Honduras, Peru, Guinea Konakry eta Euskal Herriko arrozek izango dute tartea. Bat egingo duten Oarsoaldeko eragileei dagokionean, berriz, Errenteria-Oreretako Aljarafe elkartea, Red Pobreza 0, Donostiako Harrera Sarea, Grupo Orereta Taldea, eta Kolore Guztiak elkarteek hartuko dute parte.

Atzo eman zuten jaiaren berri, SOS Arrazakeria elkarteko kide Tina Diaz eta Gerar Carrerek, eta Guinea Konakrytik heldutako  Ibrahima Diallo eta Ibrahime Diassyk. Migratzaileak dira biak eta beren herritik ihesi, Marokotik heldu ziren iazko ekainean Euskal Herrira Mamadou Saliourekin batera. Irungo Harrera Sareak artatu zituen, hiru hilabetez Lakaxitan izan ziren bizitzen eta egun Gipuzkoan bizi dira eta asilo eskaeraren gaineko erantzunaren zain dira. Urtebete daramate ia Euskal Herrian eta lehenengoz hartuko dute parte Munduko Arrozak iniziatiban.

Garrantzitsuak direla halako iniziatibak esan zuen Diallok, “bakoitzak gure ohiturak eta kultura dugu, baina elkarrekin bizi gara, espazioa partekatzen dugun bezala, kulturak partekatzea, elkar ezagutza garrantzitsua da”.

Kontrapuntua, herritarren elkartasuna

Migratzaileen egoerari erreparatu zion Carrerek. Izan ere aniztasun kulturala aldarrikatzeko jaia da Munduko Arrozak, baina baita salaketa eta aldarrikapen politikorako bitartekoa ere. Horren harira, mugetan gobernuak erabiltzen ari diren “politika kriminalak” salatu zituen: “Europako Batasunak mugetan ezarritako politika anker eta kriminaletan jarri nahi dugu fokua. Fronteren kontrolerako politika horrek  sistematikoki urratzen ditu Europara heldu nahi duten pertsonen giza eskubideak”.  Astelehenean abokatu talde batek Nazioarteko Zigor Auzitegian salaketa aurkeztu duela esan zuen Carrerek, “Europako Batasuna, eta batzordearen kide diren estatuetako ordezkari eta funtzionarioak gizateriaren kontrako krimenak egin dituztela proba dezaketela diote”.

2014ko uztaila eta 2017ko uztailaren artean, 14.500 migratzaile ito ziren, gutxienez, Mediterraneoan, eta 2016 et 2018 urteen artean, 40.000 pertsonatik gora indarrez eraman zituzten Libiako atxilotze eta tortura zentroetara.

Bestaldean, herri elkartasuna, harrera sareak, eta Itsas Salbamendu Humanitarioa bezalako elkarteak, “azken horrek ez du baimenik jaso oraindik itotzen ari diren pertsona horiek laguntzera joateko. Hori da Europako Batasuneko gobernuen politika kriminalaren kontrapuntua, gure itsasertzera heltzea lortu duten pertsonak artatzeko antolatu diren herritarren elkarte eta kolektiboen lan izugarria”. Aipamen berezia egin zien SOS Arrazakeria elkarteko kideak Donostia eta Irungo Harrera Sareei, “ehunka pertsonen elkartasuna piztu eta bideratzea lortu dute instituzioei aurrea hartuta. Sare horietatik mailaka pertsona pasa dira joan den udaratik eta bertan, babesa, informazioa, arropa eta janaria jaso dute”.

Egiten duten lan humanitarioaz gain, sentsibilizazioa lantzeko balio dutela sareak esan zuen Carrerek, “errealitate bat hurbiltzen digute, eta urrun sentitzen badugu ere gure errealitatea da”.

Aniztasun kulturalerako espazioa izango da larunbatean Zumardia, baina baita salaketarako gunea ere, eta batez ere aitortzarako: hainbat herritarrek egiten duten lana eskertzeko. 12:00etan hasiko dute arrozen festa ea bertaratzen direnek, arrozak prestatzeko modu ezberdinak lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute. 13:30etik aurrera, berriz, arrozak dastatzeko unea helduko da, eta 15:00etan amaituko dute jaia.

Parte hartzera deitu dute antolatzaileek, kultura aniztasuna margotu eta osatzera, eta ezagutzera; ezagutzea delako azken batean, elkarbizitza osasungarri baterako osagairik garrantzitsuena.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.