Bixente Perurena Peru oroitzeko ekitaldia egin dute gaur arratsaldean, GALek hil zuela 35 urte bete direnean.
Elizaldeko herritar talde bat auzoko San Joan Sua berreskuratzeko saiakera egiten ari da. Bihar hasiko dira entseguekin.
Istorioak abestuz kontatu daitezkeela sinisten dutelako, musikal handia antzeztuko dute Fatima parrokian. Kontari, Landarbaso abesbatzako haur taldeak antolatu du ekitaldia eta Errenteria-Oreretako hainbat eskolek hartuko dute parte.
horezko Erregional Preferentean arituko da datorren denboraldian Touringen mutilen lehen taldea.
Errenteriako Udalak jatetxeei eta fruta dendei begirako kanpaina berria jarri du martxan. Helburua, hiri hondakinen prebentzioan lan egitea, eta bereziki, janaririk ez xahutzea.
#ScotlandGoesBasque proiektuaren barruan, hango eta hemengo artistek kaleko ikuskizuna sortuko dute, Fringen eta Atlantikaldian erakusteko.
Taldeko hiru txirrindularik Gipuzkoako Txapelketa irabazi dute. Gainera, Opena irabaztea lortu dute.
Euskadiko Kenpo Txapelketaren ere bai arrakasta lortu dute Oiartzungo klubekoek. Arrasateko Musakola kiroldegian lortu dituzte.
Arrauna eta emakumeak hizpide hartuta, solasaldia egingo dute hilaren 7an, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan.