Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Elizaldeko Udaburuko sua prestatzen hasiko dira ostiralean

Elizaldeko herritar talde bat auzoko San Joan Sua berreskuratzeko saiakera egiten ari da. Bihar hasiko dira entseguekin.

sanjoan sua
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/06/06

Elizaldeko auzotar talde bat ekainaren 23ko arratsean egin ohi den sua berreskuratu nahi du. Egunean bertan ez ezik, hilaren 7an —bihar— eta 14an ere zita bana jarri dute, egun handirako entseguak egiteko. Honakoa da elizaldetar horiek bidali duten oharra:

Urteak bi egun garrantzitsu ditu, horietako bat da eguzkia gorenean dagonean, ekainaren 21ean.

Eguzki orduak luze, urtaro aldaketa, tenperatura aldaketa. Lur honen gainean bizi izan garen herri guztiok milaka urte daramatzagu ospatzen  horren gertaera astronomiko garrantzitsua.

Oiartzuarrek ongi zekiten zer nolako garrantzia zuen bere bizitzan herriko baratza eta soroen uztak. Horregatik, sua piztu ondoren ‘San Juan berde, beti berde’ oihuka ibiltzen ziren gaztetxoak korrika, baserri ondoko baratza, belardi eta sagardietan barrena, su berriarekin zoko guztiak bedeinkatuz. Eta hainbat lekutan norberagandik urrundu nahi zena paperean idatzi eta sutan erretzen zen esanaz: “To zan, zaharra eraman zan eta berria ekar zan!”

Bizi dugun garai honetan ere, bere garrantzia ezin da gutxietsi. Izan ere, garai batean bezala gaur egun ere gure soro eta baratzen emankortasunarekin jabetzen ari gara, gero eta gehiago.  Euskal Herriak iraunkortasunaren bidea urratu nahi badu, tokian tokiko larre, soro eta baratzen uztarekin gero eta gehiago elikatzen garelako izango da edo gure etorkizunak ez du oinarri iraunkorra izango.

Elizaldeko auzotar talde batek iaz ekin genion auzoan gertaera hori indartzeko asmoari. Ohiturari jarraituz, 23ko ilunabarrean plazan elkartuko gara urteko egunik luzeena amaitu eta gaurik laburrena hasteko. Aurreko urtean bezala auzotarren arteko festa atsegin bat egingo dugu suaren inguruan bilduz kantu, dantza eta jan-edanekin. Aurten, ordea, asmo horretan pauso bat gehiago eman nahi dugu eta ospakizunari osagai berri bat gehitu nahi diogu.

Ohiko su-meta eta soka dantzari, Mixel Etxekopar txirulari ezagunak egokitutako dantza gehituko diogu, denok dantzatzeko modukoa dena. Zuberoa da euskal astronomia eta kulturaren arteko lotura estuen gorde izan duena. Etxekoparren dantza, musika eta kantua ezin egokiagoak iruditu zaizkigu momentuak merezi duen garrantzia eta festa emateko. Hona egileak idatzitako kantua ospakizunaren zentzua azaltzeko:

1.- Urteak jin eta bihikatzen bata bestearen ordari,
 ihautez piztürik sü berria eki begia beilari.
2.- Izarren hautsa zü Amalürra gaudenen bizi-emaile.
 Argizagia eta ekia zure bi haürren sortzaile.
3.- Goren-gorenik gure izarra xuri gorri argizale.
 Ekia gaü egünen egile zü denboraren jakile.
4.- Beherapenaren aldia da gora dagon güziari.
 Üngürü-üngürü urtaroak egünak sor dü gaüari.
Ezker negüa, esküin argia,
jaüzi aitzina dantzari.
 Doblez ützüli esküak ützi,
pikaz üngürü süari.

Oso gogoan izan nahi ditugu, halaber, gure artera bizitzera etorritakoak, inongo gerra zein bazterkeria atzean utzi eta bizimodu duin bat egiteko asmotan, zailtasunez eta ukazioz betetako bidean bizi diren pertsona horiek. Gure artekotzat hartzen ditugunez, gurekin batera izango ditugu Jondone Johane dantza egiten.

Honela, egun horretako egitarau hau osatu dugu 20:00etan hasita:


Erre nahi dituguna idatzita jarri, kutxan gorde eta su-meta piztuko dute dantzariek.
Sokadantza.
Bildutako guztion artean Jondone Johane dantzatu.
Afaria, sardina erreak eta sagardoa bertan, gainerakoa nork bere gustura.

Aspaldiko ohitura da egun hori ekainaren 23an ospatzea, nahiz eta egun egokia ekainaren 21a izan. Kultura kristauak San Juan Sua eta San Juan gaua modukoak erabili izan ditu gertaera hori izendatzeko. Gure asmoa gainerako herritarrekin batera egun horretan ospatzen jarraitzea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.