Aniztasuna ardatz dutela `Desberdin´ musikala antzeztuko dute igandean
Istorioak abestuz kontatu daitezkeela sinisten dutelako, musikal handia antzeztuko dute Fatima parrokian. Kontari, Landarbaso abesbatzako haur taldeak antolatu du ekitaldia eta Errenteria-Oreretako hainbat eskolek hartuko dute parte.
Desberdin musikal parte hartzailea da Fatima parrokiak hartuko duena igandean 19:00tan. Desberdin, aniztasuna izango delako aukeratu duten gaia. Parte hartzailea, abestiez haratago doalako; kantua, antzerkia eta arte eszenikoak uztartuko dituzte b ekitaldian, istorioa modu ezberdin batean kontatzeko asmoz. Sarrerak salgai daude jada Niessen Kultur Gunean 5 euroan helduentzat eta 2 euroan 12 urtetik beherako haurrentzat. Igandean parrokian bertan izango dira eskuragarri, ekitaldia hasi baino ordubete lehenago.
Kontari Landarbaso abesbatzaren ahur taldeak antolatu du ikuskizuna, baina aktore gazte askoren laguntza jasoko dute, izan ere, Bizarain eta Orereta ikastolek, Koldo Mitxelena ikastetxeak eta Errenteria Musikal eskolak, bat egin dute proiektuarekin. Lan handia dago musikalaren atzean, 6 hilabete eman dituzte dena prestatzen eta 150 lagun inguru arituko dira antzezle lanetan, ikasle eta Kontariko kideak batuz.
Aniztasuna da musikalaren erdigunean dagoen gaia, hala erabaki baitzuten antzezleek. Egungo gizartean ohikoak diren eztabaidak dira Desberdin obran jorratuko dituztenak: kultur aniztasuna eta arrazakeria, generoa eta parekidetasuna eta fisikoari lotutako aurreiritziak.
Kontarik antzezlan bat antolatzen duten bigarren urtea da, iaz Maria Itsasargia obra antzeztu baitzuten.