
Gaur L.M Moreno Piratak El Centenarioren bertsio bat eskainiko du; bihar berriz, Axel Casas gidoilariak hartuko du lekukoa, eta ginga, Ixiar Garcia artistak jarriko dio proiektuari.

Gaurtik hasi eta ostegunera arte programazio anitza eskainiko du Kultur Labea proiektuak. Yoni Camacho Sonakay taldeko abeslariak estreinatuko du astea bere emanaldiarekin, gaur.

Gaur bertan, Les Fous taldeko Olatz Otxoa Otxik eta Xanti Romanok bi kantu eskainiko dituzte. Bihar eta etzi ez da emanaldirik izango kultur sektoreak greba digitalera deitu duelako bi egun horietarako: Ikus ditzaten desagertuko dira eta entzun ditzaten isildu.

Kultur labea egitasmoaren barruan, herriko hiru sortzailek beste hainbeste lan eskainiko dituzte gaurtik hasi eta ostiralera bitartean.

Proiektuari esker, antzerkiak, dantzak, musikak eta adierazpen ezberdinetako emanaldiak euren ohiko agertokia aldatu eta Herri Bizia , udal komunikabidearen webgunean izango dute txoko bat.

Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Aitor Albistur izango dira gaurko protagonistak Herri Biziaren agertoki berezian, eta 18:00etan eskainiko dute prestatu duten emanaldiaren estreinaldia.