
Kultur Malutak programaren barruan Eguberrietako apaingarriak sortzeko hainbat tailer antolatu dituzte, beste ekintza askoren artean.

Biharko antolatutako hitzordu guztiak agortuta daude jada, eta etzirako bakan batzuk baino ez dira libre gelditzen: 11:15 eta 11:30erako hitzorduetarako zortzi gonbidapen, zehazki.

Hilaren 26an zabalduko dute hitzorduak hartzeko epea, Kultur Malutak web orrian egin behar da.

Emanaldiak 12:00etan eta 17:00etan izango dira Fanderiako Frontoian.