
Bidasoa eta Oarsoaldeko ehunka herritarrek Errenteria-Oreretako kaleak bete dituzte langileek pairatutako prekarietatea salatu eta aldaketarako garaia dela aldarrikatuz.

Bigarren mobilizazio eguna dute, lan hitzarmenaren alde, eta kalera atera dira. Langile ia guztiek bat egin dute deialdiarekin.