
Papresako zuzendaritzak enpresaren salmenta, makina produktibo baten gelditzea eta 110 langileri eragingo liekeen Enplegu Erregulazio Espedientea aplikatzea aztertzen ari da.

Mundu bat irten da kalera Palestinarekin bat egiteko. Lantegiak eta ikasgelak hutsik, kaleak bete dira, genozidioa bukatu eta Israelekin harremanak etetea eskatzeko enpresa eta erakundeei.

11:00etan eta 19:30ean izango dira herriko mobilizazioak. Lehenak sindikatuek deitua da, bigarrena Gernika-Palestinak.

Euren lan baldintzen hobekuntzaren defentsan, hiru orduko lanuzteak eta egun osoko grebak adostu dituzte datozen egunotan.

Borrokan ari dira Okin taldeko Urkabe Benetan enpresako langileak, lan baldintza duinen alde. Masti-Loidi industriagunean dago.

Lanuzteak egiten ari dira polizia etxeetako eta epaitegietako garbiketan ari diren langileak; gaur elkarretaratzea egin dute Errenteria-Oreretan.

Zerbitzu publikoak, unibertsalak eta doakoak! lelopean, 11:00etatik 12:00etara auto karabana egingo dute, plazatik hasita. Eta gero, 12:00etatik 13:00etara, elkarretaratzea egingo dute plazan, eta panelak prestatuko dituzte.


Irungo Ibilgailuen Azterketa Teknikoko (IAT) enpresa batzordeak jakinarazi du euren lan baldintzen aldeko lanuzteekin jarraituko dutela datozen asteetan. Horietatik lehena hilaren 26an egingo dute: lanuzteak 10:45ean hasiko dira 18:20an bukatzeko, hau ...


Hilaren 17, 19, 24, 26 eta 28rako eta apirilaren 1 eta 3rako deitu dituzte lanuzteak. Ordutegien inguruko informazioa, albistean.

Pasaiako Portuko zamaketariek porturatu berri den barkuaren lanak atzeratu dituzte, Bilboko langileen 24 orduko lanuzteak babesteko.

Tren agente finkoen kopurua handitzea, Arasoko langileek zerbitzu publikoak erabiltzeko aukera izan dezaten neurriak hartzea, eta zuzendaritzak jarritako salaketa bertan behera uztea lortzea.

Irungo CAFeko langileek Beasaingo langileen protestekin bat egin dutela jakinarazi du gaur Xabier Zufiria Oarso Bidasoko LABeko metal arloko ordezkariak. Lan produkzioa gutxitu dela eta, sei hilabeteko lan erregulazio espedientea aplikatuko zuela jakit...