
Ebasketa etxekoak lo zeudela egin zuten. Esnatu zirenean etxea "hankaz gora" topatu zuten jabeek, eta salaketa jarri zuten Ertzaintzan.

Ustezko bi lapurrak atzeman dituzte Trintxerpeko establezimenduan sartu berri zirenean, lokaleko pertsiana bortxatu ondoren. Lorategi batean ezkutatu dira.

26 eta 30 urteko bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Pasai Antxon, bertako establezimendu bateko kutxa erregistratzailea lapurtzea leporatuta.

Bizilagun batek etxebizitzaren barruan "mugimendu susmagarriak" ikusi eta abisua eman zien agenteei. Ondarearen aurkako delitua egotzi diete.

Atzoko gauean adin txikiko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak Euskadi etorbideko establezimendu batean lapurtzen saiatu ondoren. Azken egunotan bi trafiko delitu, eraso bat eta ebasketa ahalegina ere atzeman dira herrian.

http://www.youtube.com/watch?v=rsoXpSaR_FA Haurrentzako antzezlana botako dute, hurrengo ostiralean, hilak 31, Errenteria Hiria Kulturgunean: Ali Baba eta 40 lapurrak. 18:00etan hasiko da. Antzerkia 5 urtetik gorako haurrei eta horien gurasoei zuzenduta dago.