
Donibane Eskubaloiako gizonen lehen taldea Euskadiko Ligako txapeldun izan da, eta txapeldunen garaikurra jasoko du bihar sasoiko etxeko azken partidan, 20:00etan.

Aurrekontuek beharrezko babes politikoa jaso dute udal gobernuaren aldeko bozekin eta alderdi jeltzalearen abstentzioarekin. PSE-EEk aurka bozkatu du.

Bihar Total Strike 2 ekitaldiko borrokak jokatuko dira Donibaneko kiroldegian, 18:00etatik aurrera.

Azken asteetan Donibaneko Larrabide kiroldegiko harmailetarako irisgarritasuna hobetzeko lanak egin ditu Pasaiako Udalak.