
Oiartzungo abesbatzak udako kontzertua eskainiko du. Jon Oñatibia sortzailearen piezak sartuko dituzte, baita Busto jubilatu berriarenak ere.

Iazko etenaldiaren ondotik aurten berriz ere kirol probari heltzea erabaki du Lartaun Zikloturista Kirol Elkarteak; hilaren 8an, igandearekin, finkatu dute lehiarako hitzordua.

Txomin Perurena eta Lasa anaiek botako dute festetako txupina

Goizean goiz diana egingo dute kaskoko kaleetan zehar. Eguerdian, berriz, HELTAk dantzatzen dituen muxikoei doinuak jarriko dizkiete.

Larunbatean iritsiko dira kaldereroak Oiartzuna, eta inude eta artzain nagusiei ohorezko banda jarriko diete. Azken horiek biharamunean desfilatuko dute.

Nafarroako koruak azaroaren 6an kontzertua emango dute udaletxeko areto nagusian.

Euskal abestiekin batera, Hegoamerikako doinuak ardatz izango dituen kontzertua emango dute larunbatean, Hipatiaren Lorategian.

Lartaun abesbatzak Palafrugell eta Errenteria-Oreretako gazte abesbatzak gonbidatu ditu, parrokian kontzertua eman dezaten.

Oiartzungo Lartaun abesbatzak eta Orioko Salatxok kontzertua emango dute igande eguerdian, Done Eztebe elizan.

Abesbatza oiartzuarra kantuan ariko da larunbatean, 20:00etan, Madalenaren basilikan. Emanaldi horrek abesbatzaren 2022-2023 denboraldia irekiko du.

Herri kantuen sorta ederra abestu dute herritarrek Oiartzungo kaleetan barrena, Lartaun abesbatza eta txistulari taldearen laguntzaz.

Parrokian kontzertua emango dute Lartaungo txistulariek, Euskal Herriko festetan jotzen diren kantekin. Lehenago kalez kale ibiliko dira, Elizalden.

Datorren larunbatean kontzertu didaktikoa eskainiko dute, Done Eztebe parrokian. Soinueneak, Abaraxka ludotekak, Lartaun txistulari taldeak eta udalak antolatu dute.

Oiartzuarrak gonbidatu dituzte, eurekin batera kalez kalez kantuan atera daitezen. Eguna prestatzeko, baina, entsegu pare bat egingo dituzte.

Lartaun ZIkloturista eta Txirrindulari Elkarteko bazkideei deia egin diete ostiraleko 19:45ean (lehen deialdia da) Manuel Lekuonara hurbiltzeko.

'Maiteak galde egin zautan' izenburupean, Hipatiaren Lorategiaren akustika frogatuko dute, doako kontzertuan

Xanistebanetako Gazteen Eguna ospatzen ari dira gaur. Eurena izan da protagonismoa, baina izan da gainontzekoentzako ekitaldirik.